astelehena, ekaina 06, 2016

A zer gaupasa!


Uda giroa. Oporrak hastear, eta sekulako emozioa. Hilabeteak eman dituzte irteera hau prestatzen, seikotearen lehen gaupasa. Ongi irabazia, noski, emaitza txarrak jasoz gero ez baitzuten aukerarik izango. Kontuak kontu, hura zen eguna argitzen ikusiko zuten lehen aldia, erlojuaren menpe egon gabe, lagunartean; lau egun kanpin dendetan, rock kontzertu eta guzti.

Baina, mutil ilekizkur bat pasa da Leireren bihotzaren paretik, eta auskalo zergatik, emozio ugari zituen ibilaldiari gatza eta piperra erantsi nahi izan dizkio berak, Josuren kezka eta amorrua pizteaz batera. Planik ederrenak txorakeria batengatik zeinen erraz honda daitezkeen jakin nahi? Irakurri artean, ezin imaginatuko dituzu gau hartan sentitutako emozioak.

Pasarte guztietan, zein da gehien harrapatu zaituena?
Istorioa filme bilakatzeko modukoa dela esango al zenuke?

1 iruzkin:

  1. Misteriozko pasarteak gustatu zaizkit gehienak. Hau da Igor, Miren, Josu, Maider eta Iñaki Leireren bila ibili direnean. Niri ere susmo txarra eman zidaten hasieran ikusitako tipo horiek.

    ErantzunEzabatu