asteazkena, urtarrila 27, 2016

Gose jokoak

lehen orrialdeak hemen irakurgai
Nork ez du Gose Jokoak trilogiaz hitz egiten entzun? Istorio arrakastatsua, pantaila handira ere jauzi egin duena. Gazte jendeak gutxi irakurtzen duela egia balitz, ez dirudi erabat logiko liburu mardulek halako oihartzuna izaterik…

Abentura, zientzia fikzioa, gerra, gorrotoa, maitasun kontuak, reality showak... eta baita gure gizarteari kritika zorrotza ere. Orwellen 1948 eta Huxleyren Bai mundu berria gogorarazten dizkigu moderno itxurako abentura honek, ahaltsuenek beren boterea betieretzeko beste guztiak nola gutxiesten dituzten agerian jarriz. Kapitolioari aurre eginez baina, Katniss ausartak, 16 urte baino ez dituen arren,  esperantzari leiho bat zabalduko dio…
      Barrutien matxinada hasteko adorerik izango ote du?

Zein da zure ustez istorio honen arrakastaren arrazoia?
Zer da gehien gustatu zaizuna? 

2 iruzkin:

  1. Oso ondo pasatu nuen trilogia guztia irakurtzen. Katnis eta Petak kapitoliokoei beraien buruak hil nahi zituztenean.

    ErantzunEzabatu
  2. Ni hau irakurtzen ari naiz eta oraingoz oso politaeta interesgarria iruditzen zait.Neuri ere Katnis eta Petak beraien burua hil nahi zuten kapitulua asko gustatu zitzaidan.

    ErantzunEzabatu