asteazkena, urtarrila 27, 2016

Gizajo baten egunkaria II. Rodrick-en legea

Anaia zaharregoa izateak gauza onak badituen arren, Gregek Rodricki abantaila gutxi ikusten dizkio. Ia beti gailentzen zaio, baina ez bereziki zaharragoa delako.

Gregen bigarren egunkaria da hau, eta bertan uda aspergarri joan zaiola kontatu ostean, ikasturte berriko pasadizu ugari kontatuko digu… Egia esan, udako kontuak ahaztu nahian dabilela dirudi, baina bera ikaragarri lotsatzen duen zerbait ezagutzen du Rodrickek, eta hori kontatzeko meatxupean du gau eta egun.

Pasadizuren bat hautatzekotan, Rodricken eskolako lanak egiteko sistemak aipatzen dituenekoak, edota ama Magia eta Munstroak jolasa ezagutzera gerturatu, eta haiekin batean jolasten hasten denekoa aukeratuko nituzke… 

Ez dadila horrelako jolasekin zaletu, mesedez! Aukerarik txikiena suertatu orduko, orkoen talde baten esku utziko dut eta.

1 iruzkin:

  1. Kaixo Idoia!Baa... niri berriz Rodrick institutuko neskarik politenarekin filma ikusten ari zen bitarteko pasartea gustatu zitzaidan gehien. Arrazoia hau da, behin edo behin gertatu zaizu norbaitekin bakarrik egon nahi eta beste norbait etortzea. Nahiz eta pertsonaren arabera gehiago al gutxiago molesatu.

    ErantzunEzabatu