larunbata, abendua 05, 2015

Gizajo baten egunkaria IV. Egun zakurrak

Udako oporrak. Amak ahaztezinak izan daitezen nahi du… Baina Greg eta amak desberdin irudikatzen dituzte bi hilabete hauek, ziurrenik etxe guztietan gertatu ohi den legez.

Gregek ileapaindegia txutxumutxuak zabaltzeko toki aparta dela deskubrituko du, eta sarriago joatea ez legokeela gaizki pentsatzera heldu da… Amak Super Irakurzaleen Kluba sortu du, eta Greg, zerbait irakurtzekotan, txutxumutxu aldizkarietan gauza interesgarrien bila ibiliko zaigu. Hala jakin zuen Ipar Amerika urak hartuta egongo dela sei hilabete barru.. eta horrek lasaitu ederra eman dio, datorren urtena nota onak ateratzeko presioa gainetik kendu baitio. Horiek dira Gregen burutazioak… 

Tira… ezin hemen bere egunkariko pasarte guztiak kontatu, guztiak xelebre xamarrak badira ere… 

Zein da zuen gustukoena?

3 iruzkin:

  1. Liburu honek esaten digu, nola den mutiko baten bizitza egunkari baten moduan. Gainera barrea eginarazten digu, horregatik nire momenturik gogokoenetako batzuk dira gregi bere urtebetetzea mugikor bat oparitzen diotenean, baina bakarrik etxera edo larrialdietara deitzeko bakarrik balio duenean (Ladybug) eta greg igerilekura joaten denean eta dutxatu egin behar duenean.

    ErantzunEzabatu
  2. Hala ere harrigarria iruditzen zait nola ahal duen gregek etxean hainbeste denbora egon.

    ErantzunEzabatu
  3. Nire papasarterik gogokoena bere lagunaren igerilekura joaten denean da... 0ohhh! Zenbat parre bota nituen irakurtzen ari nintzen bitartean. Nik ere gomendatu egiten dizuet. Irakurri mesedez!!!

    NORA

    ErantzunEzabatu