osteguna, urria 29, 2015

Zonbia San Mamesen...

Halloween arrotza den ala ez gure artean, ez du hori eztabaidatzen hasteak merezi…

Zonbi istorio bat dakargu gaurkoan, Bilboko kaleetan belarri bila dabilen haragi-ustel pertsonaia xelebrea…

Ezin imajina ditzakezun pasadizuak biziko dituzu liburu honetan, eta Fernando Morillok egindako deskribapenak hitzetan ezezik, irudikatzeko saiakera eginez gero, barre dexente egingo duzu ziur.

Making of-a duen beste libururik ezagutzen al duzu?

Alboko irudian klikatu, eta liburuaren lehen orriak eskuratuko dituzu, baita idazleari egindako elkarrizketa bat ere.

Izu-ikarak barre bilakatzeko garaia heldu zaio Bilbori.

1 iruzkin:

  1. Bilbora eta baita san mamesera ere! Zoro, tritras eta bere pare bat lagunekin bilboko herria hankagoraztu dute zonbia bere gordelekutik ateratzean. Zer gertatuko ote da? Zonbiak garunekin elikatuko al da?

    ErantzunEzabatu